Pribatutasun Politika

Cip Errenteria

Deikagest, S.L. zentroaren webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

 

  1. Tratamenduaren Erantzulea

“Deikagest, S.L.” zentroak (aurrerantzean, “Deikagest” edo “zentroa“), datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofizialen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak eta abar), aplikazio mugikor posibleak (“APP”) eta sare sozial eta profesionaletan presentzia korporatiboa izateari dagokionez.

Tratamenduaren Erantzulea: Deikagest, S.L. da, aurrerantzean “Deikagest”

I.F.Z.: B20473047

Helbidea: Alaberga Auzoa, 38B

Herria: 20100 Errenteria (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943529533

Helbide elektronikoa: info@fpberrenteria.eus

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: XXXX liburukia, XX folioa, SS-XXXXX orria, X. inskripzioan.

 

  1. Indarrean dagoen legedia

Deikagest zentroak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

 

  1. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Deikagest, S.L.ren webgune ofiziala www.fpberrenteria.eus da. Hauek dira zentroaren kanal ofizial nagusiak sare sozialetan eta profesionaletan:

Facebook:

https://www.facebook.com/people/Errenteriako-Oinarrizko-Lanbide-Heziketa-FP-B%C3%A1sica-de-Errenteria/100068225966361/?fref=ts#

Instagram:

https://www.instagram.com/deikagest/

YouTube:

https://www.youtube.com/channel/UC5r7zq8Rzjxq3KZeX92X36Q

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Deikagest zentroaren webgune ofiziala eta zentroak eduki ditzakeen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

 

  1. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Deikagest zentroaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Deikagest zentroaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Deikagest-en egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

 

      1. IKASLEAK ETA WEBGUNEKO ERABILTZAILEAK

Helburua: Irakaskuntza arautuko eta ez-arautuko hezkuntza-zerbitzuak eta horiekin lotutako jarduerak eskaintzea eta kudeatzea.

Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharretan edo kasu zehatzetan izan ezik.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

      1. INFORMAZIO-ESKATZAILEAK

Helburua: Interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzeko, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea. Informazio eskaerei erantzutea.

Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, “Kontaktua” edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

      1. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK

Helburua: Deikagest zentroaren edo parte hartzen duen zentroaren jarduerak eta ekimenak informatzea, antolatzea eta zabaltzea, bai eta hirugarren pertsonek eta enpresek egindako iritziak eta balorazioak ere.

Oinarri juridikoa: Deikagest zentroaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.). Bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutaraztea.

Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.

Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.

 

  1. Kontserbazio epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

 

  1. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Alaberga Auzoa, 38B, 20100 Errenteria (Gipuzkoa), info@fpberrenteria.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

 

  1. Datu pertsonalak biltzea

Deikagest zentroak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harremanetarako formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Deikagest zentroak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Deikagest zentroak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

  1. Datu espezifikoen tratamenduak: Adin-txikikoen datuak

Zerbitzu batzuk adingabeentzat izan daitezke. Kasu horietan, hala badagokio, datu pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, Deikagest zentroak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko luke adingabeen datuak biltzeko.

Deikagest zentroak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:

http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063,

baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/

 

  1. Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak

Deikagest zentroak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak zentroaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Deikagest-ek hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren zentroa bati komunikatuak izan daitezke.

Deikagest-ek curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

 

  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Deikagest zentroak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Deikagest zentroarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Deikagest zentroaren menpe.

 

  1. Deikagest zentroaren presentzia Sare Sozial eta profesionaletan

Deikagest zentroak sare sozialetan eta profesionaletan profilak izan ditzake, zentroarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Deikagest zentroaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio zentroari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Deikagest-ek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zentroarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Deikagest zentroari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Deikagest-ek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Deikagest zentroaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Deikagest zentroak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Deikagest-ek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Deikagest zentroak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Deikagest zentroak Facebook, YouTube, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Era berean, sare sozial edo profesionaletako Deikagest zentroaren kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.

Deikagest zentroak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Deikagest-ek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Deikagest-ek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) zentroak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Deikagest zentroaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

 

  1. Segurtasun Neurriak

Deikagest-ek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Deikagest zentroaren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

 

  1. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko info@fpberrenteria.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

 

  1. Sekretu eginbeharra

Deikagest zentroaren erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Deikagest zentroko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.

 

  1. Indarraldia eta aldaketak

Deikagest zentroak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Deikagest-ek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Deikagest-ek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

 

  1. Jurisdikzioa

Deikagest zentroaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela Deikagest eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Deikagesteko Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.